Efizientzia zure ekoizpen-lerroan

Prozesu industrialetan hobekuntzak eta soluzioak eskaintzen ditugu, ziklo osoa hartuz: diseinu teknikotik hasi eta martxan jartzea eta mantenimendura arte.

Diseinu teknikoa (CAD/CAM)

Kontrol-erremintak, erremintak (manualak, pneumatikoak eta hidraulikoak), automatizazioak, makinak, prototipoak eta lanpostuak diseinatzen ditugu, behar zehatz bakoitzera egokituta.

Zehaztasunezko fabrikazioa

Mekanizazioa, CNC eta neurketa tridimentsional bidezko egiaztapena eskaintzen dugu. Pieza bakoitza sistema aurreratuekin kontrolatzen dugu, kalitatea bermatuz.

Muntaketa eta martxan jartzea

Diseinatutako elementuak muntatzen ditugu eta bezeroaren linean behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzen dugu.

Mantentze-lanak: puntualak eta urtekoak

Orokorrean bezeroak berak egiten ditu ohiko mantentze-lanak, baina programatutako edo eskaeraren araberako zerbitzuak eskaintzen ditugu.

Zure prozesuak optimizatzeko neurrira egindako soluzioak diseinatzen eta fabrikatzen ditugu.